Nola lagundu dezaket?

Nafarroa Solidarioa 2020 ekimen irekia dadefinizioz.Bere baitan hartzen ditu gure gizarteko era guztietako pertsonak eta erakundeak eta, horrez gain, edozein motatako lankidetzarako aukera ere ematen du, proiektuaren edozein unetan.

 

Hasieran, webgune honen azalean, Súmate(Bat egin) mezua dago, eta pertsona edo erakunde bakoitzak bertan klik egin dezake ekimenarekin bat egiteko.Pertsona edo erakunde horrek Nafarroa Solidarioa 2020ri emandako babesa esplizitatu eta lankidetza modu zehatz bat planteatu nahi badu, mezu bat bidal dezake helbide honetara: adhesiones@navarrasolidaria2020.org.

Deialdia abian jartzeko, “La Caixa” Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundaziok milioi bat euroko ekarpen ekonomikoa egin dute, eta zenbateko hori erabiliko da irabaziasmorik gabeko erakundeek COVID-19aren krisiaren ondorioak arintzeko aurkeztutako proiektuei laguntzeko; dena den, ekimena Nafarroako pertsona eta erakunde guztiei ere irekiko zaie, egokitzat jotzen duen guztiek ekarpen ekonomikoa egin dezaten.

 

Gainera, babes ekonomikoa ematea ez da izango Nafarroa Solidarioa 2020 deialdian parte hartzeko era bakarra.Pertsona edo erakunde bakoitzak aukeratu ahal izango du nola bat egiten duen ekimenarekin, bai hasieratik, bai aukeratutako proiektuak ezagutzen direnean.

Eskerrik asko zuen kolaborazioa…